Politika -

Kaleko indarkeria

Kalte handiak Hendaiako higiezinen agentzia baten aurkako erasoan

Enpresa horren ibilgailu bat ere kiskali dute. Inor ez da zauritu, baina eraikin horretan bizi diren bi familia etxetik atera behar izan dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek su eman diote higiezinen enpresa batek Hendaian duen bulegoari. Erasoa goizaldean izan da eta ez da zauriturik izan.

Jean-Baptiste Sallaberry Hendaiako alkateak azaldu duenez, higiezinen enpresa horretako ibilgailu bat ere kiskali dute eta suak alboan zegoen beste auto batean ere kaltea eragin ditu. "Agentzian kalte handiak izan dira, baina zorionez ez da biktimarik izan", nabarmendu du Sallaberryk. Era berean, eraikin horretan bi familia bizi direla eta etxetik atera behar izan dituztela jakinarazi du. Gertakariak argitzeko ardura Baionako Polizia judizialak eta Frantziako Poliziaren terrorismoaren kontrako zuzendaritzaordeak hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea