Politika -
Udalen Elkartea
Eudelen gastuaren % 30, udalei ez dagozkien konpetentziak ordaintzeko
Bildarratzen ustez, Udal Legea "gakoa" izan behar da erakunde bakoitzaren zereginak zehazterako orduan.
Erredakzioa
Jokin Bildarratz Eudeleko, Euskadiko Udalen Elkartearen, presidenteak salatu duenez udalek beste erakundeei dagozkien konpetentziak bere gain hartzen ari dira, gastuaren % 30 horretara bideratuz (552 milioi euro).
Bildarratzek prentsaurreko batean adierazi duenez, euskal udaletxeek bizi duten egoera ekonomikoa oso larria da egun 2005. urtean jasotako diru sarrera berdinekin ari direlako lanean eta gizarte zerbitzuen eskaria gero eta handiagoa delako.
Eudelen presidenteak "urtero-urtero" udalek "eurei ez dagozkien" gastuak bere gain hartzen dituztela salatu du, eta eginkizunak "argitzea" eskatu du.
Bildarratzen ustez, Udal Legea "gakoa" izan behar da erakunde bakoitzaren zereginak zehazterako orduan. Horretaz gain, funtzio bakoitza nola finantziatu behar den ere argitzea aldarrikatu du Eudeleko presidenteak.
Gaur egun ez dagoela gai honen inguruan "berririk ez" dagoela esan du Bildarratzek.