Politika -
Gertakizuna
Ertzain batzuei erasotzen saiatu dira Santurtzin
Antza denez, agenteak pertsona bat identifikatzen saiatu dira txosnagunean, eta ondorioz, hainbat pertsona erasotzen saiatu dira.
Erredakzioa
Hainbat pertsona Ertzaintzako agente batzuei erasotzen saiatu dira ostegun arratsalde honetan Santurtzin (Bizkaia). Halaber, herriko komisariaordeari pintura jaurti diote.
Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, lehen gertakizuna 20:30ean jazo da, Santurtziko txosnagunean. Ordu horretan, ertzainak pertsona bat identifikatzen saiatu dira, ustez iraindu egin zituelako, baina hark uko egin dio eta auzipetu egin dute, irain egin eta identifikatzeari uko egitea egotzita.
Une horretan, hainbat pertsona ertzainei erasotzen saiatu dira, eta ondorioz, agenteek haien aurka egin dute, baina istiluen aurkako materiala erabili gabe.
Bestalde, 21:30ean, pintura jaurti dute Ertzaintzak herri honetan duen komisariaordearen aurka.