Politika -

Euskal fiskalitatea

Erreforma fiskalarekin 'konpromiso esplizitua' eskatu du EH Bilduk

Erreforma fiskalaren inguruan "herrialdeko paktu bat" lortzeko beharra defendatu du Miren Larrionek aurrekontuetan akordioak lortu ahal izateko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren 2017ko aurrekontuen "parean" beste negoziazio bat egitea eta erreforma fiskal berri bat proposatu ditu EH Bilduk.  Aurrekontu publikoak baino lehen zerga-aldaketak onetsi ezin arren, zergen erreformarekin "konpromiso esplizitua" eskatu dio Jaurlaritzari.

EH Bilduko parlamentarioa den Miren Larrionek bere taldearen erabakia ezagutarazi du, gaur, Bilbon, egindako prentsaurreko batean. EH Bilduren iritzian, erreforma fiskal berriak izan beharko dituen oinarriak azaldu ditu, eta berarekin egon dira euskal hiriburuen Batzar Nagusietako bozeramaileak; Nerea Martinez (Araba), Xabier Olano (Gipuzkoa) eta Josu Unanue (Bizkaia).

Larrionek azaldu duen arabera, bihar, ostirala, Eusko Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuen azalpenarekin amaituko dute eta orduan aurrekontuei buruz hitz egiteko bilera baten data zehaztu nahi dute Jaurlaritzarekin.

Euskadiko azken urteotako politika fiskalean "eboluzio erregresibo" bat ikusi eta "neurri estrukturalak" hartu behar direla esan ondoren, erreforma fiskalaren inguruan "herrialdeko paktu bat" lortzeko beharra defendatu du Larrionek aurrekontuetan akordioak lortu ahal izateko.

Zergen erreforma aurrekontu publikoak onetsi baino lehen ezin daitekeenez egin, "Araban bezala egin daitekeela" esan du: EAJ-PSE-k aurkeztutako 2017rako aurrekontuak babestu zituen EH Bilduk eta "erreforma fiskalarekin konpromisoa erakusten zuen dokumentu bat sinatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia berriak EH Bildu Bizkaia Gaurko azken ordukoa