Politika -
EAJ-Zapatero akordio posiblea
Erkorekak ez du PSE oztopotzat jotzen Zapaterorekin akordioa lortzeko
EAJ eta PSOE alderdien arteko balizko akordioak "Eusko Jaurlaritzaren egonkortasunari eragingo ez" diola azpimarratu du Rodolfo Ares Barne sailburuak.
Erredakzioa
Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaleak esan duenez, Eusko Jaurlaritza ez da "oztopo" izango EAJ eta Zapateroren Exekutiboaren arteko balizko akordio bat lortzeko, Gobernu Zentralak "ontzat" jotzen duena "Lopezen Gobernuaren gainetik alfonbra baten antzera pasatuko baita inongo oztoporik gabe".
Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, Erkorekak horrela erantzun dio atzo Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak egindako oharpenari; Mendiak esan zuen EAJ eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren arteko edozein hitzarmenak "PSEren eta Eusko Jaurlaritzaren oniritzia" izan behar duela.
"Norbaitek uste al du Euskadin PSE oztopo izan ahal dela EAJ eta PSOEren arteko akordio bat geldiarazteko? Gobernu Zentralak ontzat jotzen duen edozer Lopezen Gobernuaren gainetik alfonbra baten antzera pasatuko da inongo oztoporik gabe", Erkorekak azpimarratu duenez.
Josu Erkorekaren esanetan, "urteak" daramatzate PSOEren eta PSEren arteko harremanak ikusten eta "guztiok dakigu PSE inoiz ez dela ezertarako oztopo izan". Jeltzalearen arabera, PSOEk "ezer hitzartu duenean" beti egon da "PSEren edozein nahiren gainetik".
"Zapatero benetan euskal autogobernuaren inguruko konpromezua eskaintzeko prest badago, datorren astean konprobatuko dugu presidentearen eta bere alderdiaren jarrera ikusten dugunean", gehitu duenez.
PSE
Oskar Rodriguez PSEko parlamentarioak Erkorekari ohartarazi dio "Euskadik emaitzari onenak lortu" ditzan, bere alderdia "adi" egongo dela Aurrekontu Orokorren negoziazioketan.
EAJ eta Zapateroren Exekutiboaren arteko balizko akordio bat lortzeko orduan, Jaurlaritza "oztopo" izango ez dela adierazi du Erkoreka. Horri erantzunez, Rodriguezek esan du "oraindik ez da konturatu PSE dela Euskadin agintzen duena eta Euskadiko alderdi sozialista da Gorte Orokorretako talderik garrantzitsuena".
PSEko parlamentariak zehaztu du aurreko aurrekontuetako negoziaketetan baino "adiagoa" egongo direla. Orduan, Zapateroren kontuak onartzeko baldintza bat jarri zuen EAJk: enplegu politiken transferentzia debekatu ahal izatea hori 2010eko irailaren 1 baino lehen izanez gero.
Rodriguezek, beraz, aurrekontuen negoziazioan PSE guztiz "inplikatuta" egongo dela azpimarratu du.
Eusko Jaurlaritza
"Jarrera agintzaileek eta muturreko eskakizunek" ez dutela alderdien arteko akordioak errazten ohartarazi dio Rodolfo Ares Barne sailburuak Josu Erkoreka Kongresuko EAJko bozeramaileari.
Nahiz eta jeltzaleak tematu, EAJ eta PSOE alderdien arteko balizko akordioak "Eusko Jaurlaritzaren egonkortasunari eragingo ez" diola azpimarratu du Barne sailburuak. Hain zuzen, PSE/EE eta PPren arteko itunak horren egonkortasuna bermatzen du.
Dena den, Euskadiko sozialistek nazionalistek "Espainiako gobernagarritasunarekin konpromisoa hartzea" beti babestu dutela azpimarratu du. PSOEren eta EAJren arteko harremanak enplegu politikengan eragin beharko ez lukeela baieztatu du Gemma Zabaleta Lan sailburuak.
Zabaletaren hitzetan, transferentzia horiek burutzeko elkarrizketak "Gobernu zentralaren eta Jaurlaritzaren arteakoak izan behar dira eta badira".
Zentzu horretan, Exekutibo Autonomoak enplegu politiken transferentzia 2010an zehar burutzea espero duela azpimarratu du Lan sailburuak.