Politika -

Gure Esku dago

Urola Kostak 8.691 sinadura bildu ditu erabakitzeko eskubidearen alde

Modu horretan, datorren maiatzaren 7an Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiak 'euren etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango dute'.

Urola Kostan herri-galdeketa egiteko 8.700 sinadura lortu dituzte

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago mugimenduak 8.961 sinadura batu ditu maiatzaren 7an Urola Kostan egitekoa den galdeketaren alde. Horrela, Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiak honako galdera honi erantzun ahal izango diote: 'Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra?'

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak jakitera eman duenez, "maiatzaren 7a erabakiaren eguna izango da", Urola Kostak bere etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango duen eguna.

Gure Esku Dagok azaldu duenaren arabera, hasierako xedea gutxienez herritarren % 10aren sinadurak biltzea bazen ere (5.700 pertsona inguru), azkenerako 8.961 sinadura eskuratu dituzte. "Erraz gainditu dugu langa hori, eta erabakitzeko daukaten eskubidea aldarrikatu dute milaka herritarrek euren sinaduraren bitartez".

Era honetan banatura dira sinadurak, herriz herri:

Zarautz: 3.153 sinadura Azkoitia: 1. 955 Zumaia: 1.440 Getaria: 629Orio: 615Zestoa: 610 Errezil: 169 Aizarnazabal: 120

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gipuzkoa Gure Esku argazkiak Zarautz albisteak Orio argazkiak Azkoitia Zumaia albisteak Eguneko albisteak