Politika -
Proposamenak Kongresuan
Euskadiren etorkizun politikoa errespetatzea eskatu du EAJk
EAJren ekimen gehienek transferentziak eskatzen dituzte, Diputatuen Kongresuan talde politikoak defendatu ohi dituen berdinak.
Erredakzioa
Euskal herritarren gehiengoak, askatasunean, eta prozedura legalen bidez eskatzen dituen proiektu politiko guztiak gauzatzea eskatu du EAJk.
Jeltzaleek Diputatuen Kongresuan gaur aurkeztu duten proposamenetariko bat da, Estatuaren egoerari buruzko eztabaidaren ostean.
EAJren ekimen gehienek transferentziak eskatzen dituzte, Diputatuen Kongresuan talde politikoak defendatu ohi dituen berdinak.
Gai ekonomikoak, lan-merkatukoak, sozialak eta politikoak jorratzen dituzte transferentziek, azken horien artean, EAE eta Estatuaren arteko elkarbizitza arautzen duen marko juridiko-politiko bat aldarrikatzea.
Euskadi-Euskal Herria
Zentzu horretan, euskal herritarren izaera eta nortasuna euren borondatean oinarritzea eskatu dute jeltzaleek, Euskadi-Euskal Herria "errealitatearen" markoan.
Gainera, euskal herritarrek euren etorkizunari buruz hartutako erabakiak Estatuko erakundeek errespetatzea eskatu dute, onartzen dituzten egitasmo politikoak "bortxarik gabe" defendatu ahal izateko eta "gehiengoak hala nahi badu egin ahal izatea".
EAJren proposamenaren arabera, horrela Euskadik erakunde legegileak eta exekutiboak izango lituzke.