Politika -
Ministroen Kontseilua
Nafarroako Foru Hobekuntza Legearen erreforma onartu du Gobernuak
Testua martxoaren 18an adostu zuten Nafarroako eta Espainiako Gobernuek eta 20 bat artikuluri eragingo die.
Erredakzioa
Nafarroako Foru Hobekuntza Legearen erreformaren lege-proiektua onartu du gaur Ministroen Kontseiluak. Besteak beste, Parlamentua aurretiaz desegiten denean legealdia lau urtera luzatuko du erreformak.
Ministroen Kontseilua bildu ostean emandako prentsaurrekoan, testua martxoaren 18an adostu zuten Nafarroako eta Espainiako Gobernuek eta 20 bat artikuluri eragingo diela gogorarazi du Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak.
Bestalde, Ganbera osatu eta hiru hilabetera presidente aukeratu ez baldin badute Nafarroako Parlamentua desegiteko aukera ematen du erreformak.
Europar Batasuna
Gainera, erkidegoak eskuduntzak dituen gaietan Europar Batasuneko erabakietan parte-hartzea arautzen du erreformak, eta 1982ko testuaren kontzeptuak berritzen ditu.
Nafarroako Foru Hobekuntza Legearen erreforma Diputatuen Kongresuari igorriko diote orain, bigarren belaunaldiko Estatutuei jarraituz Nafarroako Foru garapenean aurrerapauso berri bat emateko, Ministroen Kontseiluaren esanetan. Testua moldatu behar da, gizartearen erronka eta beharrizan berriei aurre egiteko, Kontseiluaren hitzetan.
Orain arte Foru Hobekuntzak aldaketa bakarra izan du 2001ean.
Era berean, foru lege-dekretuen bidez behin-behineko ebazpenak egiteko eskumena izango du Nafarroako Gobernuak.