Politika -
Mozal legea
Espainiako Gobernuak isuna kendu dio Axier Lopezi
Argia aldizkariaren arabera, mozal legearen 36.23 artikuluarekin zigortzen duten lehen persona da, eta isuna kendu izana aurrekari garrantzitsua da.
EITB.EUS
Axier Lopez Argiako kazetariari 'mozal legea' ez betetzea egotzita jarri zioten isuna kendu dio Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez.
Epaiketa egiteko egun batzuren faltan, auzian amore ematea erabaki du Espainiako Gobernuak, isunaren forma arazoak argudiatuz", esan du Argiak.
Aldizkariaren arabera, Espainian 36.23 artikuluarekin zigortzen duten lehen pertsona da, eta "auzi honetan lortutako garaipena aurrekari garrantzitsua izango da poliziak lanean grabatzea herritar eta kazetari guztion eskubidea dela berresteko", gaineratu du.