Politika -
Aurrekontuek eragindako krisia
Podemosek kargugabetu egin ditu Arabako lau batzarkide kritikoak
Zigorra jaso duten lau kideek "ezingo dute inolako ordezkaritza edo bozeramale lanik egin Bermeen Batzordearen erabakia ezagutu arte".
agentziak | erredakzioa
Pedemos Euskadiren Arabako Batzar Nagusien taldeak iragarri duenez, aurreko abenduan, Arabako Aurrekonguen gaineko bozketan, "alderdiak abstenitzeko hartutako erabakia errespetatu ez zuten" lau batzarkideek (Koldo Martin, Danuel Trujillano, Juanjo Celorio eta Javier Bizarro) behin behineko kargugabetzearen jakinarazpena jaso dute gaur, astelehena.
Ohar baten bidez, alderdiak azaldu du jada eten egin zaiela edonolako jarduera; "ezingo dute inolako ordezkaritza edo bozeramale lanik egin Bermeen Batzordearen erabakia ezagutu arte"; hala erabaki zuen aurreko asteburuan Podemos Euskadiko Koordinazio Batzordeak.
Podemosen taldeak gogorarazi duenez, horietako biri, Koldo Martini eta Javier Bizarrori, batzarkideen liberazioa kendu egin zitzaien aurreko urtarrilean.
Martinen kasuan, azaldu dutenaren arabera, "gainera, 4.000 euro jaso zituen justifikatu gabeko dieten bidez, eta bere jarduera politikotik kanpo gastuak egin zituen, aurretik onartuak izan gabe".
Javier Bizarrori (Batzar Nagusien Mahaiaren kidea) dagokionez, Podemosek uste du "funtzioen utziera" egin duela. Euskadiko Koordinazio Batzordearen arabera, "ez zituen Taldeko gainerako kideak jakinaren gainean jarri (Mahaian) eztabaidatutako gaien inguruan".
"Probatutzat jotzen da soldata kendu zitzaionetik, prokuradore gisa egindako lanak ez duela bat egin gaur arte ordezkatu duen alderdiaren interesekin", gaineratu dute.