Politika -

Txostena

Urria baino lehen ETAk su-etena iragarri behar duela esan du Lokarrik

Euskadi baketik 2009ko udaberrian "baino hurbilago" dago orain, orduan "bakea lortzeko prozesua blokeatuta eta geldirik" zegoelako, kolektiboaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Bake prozesu berri bat emateko baldintzak" ematen direla uste du Lokarri herritarren sareak, baina horretarako Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak "estrategia aldatu" behar dute eta ETAk su-etena urria baino lehen iragarri behar du.

Lokarrik udaberriko txostena aurkeztu du Donostian. Lokarriren esanetan, urritik aurrera "oso zaila izango da konfiantza eta ilusioa mantentzea, izan ere, ETAren jarrerari buruzko zalantzak areagotuko dira", su-etenik iragartzen ez baldin badu.

Kolektiboaren hitzetan, Euskadi baketik 2009ko udaberrian "baino hurbilago" dago orain, orduan "bakea lortzeko prozesua blokeatuta eta geldirik" zegoelako. Era berean, 2009ko udan baino hobeto gaudela azpimarratu du Lokarrik, "orduan egoera okerrena izan zen, ETAren erasoak zirela-eta , eta elkarrizketa erabat desagertu zelako".

Bake prozesua

"Beltzetik gris argi batera" pasa garela nabarmendu du kolektiboak, eta bake prozesu berri bat posible egin ditzaketen baldintzak "finkatzen" ari dira, "ezker abertzaleak bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egin duelako, atentaturik ez dagoelako, Bruselako Adierazpenak nazioarteko babesa ordezkatzen duelako eta ezberdinen arteko lankidetza esparru berriak direlako".

Hala ere, "hiru esparrutan aurrerapauso berriak beharrezko" direla ohartarazi du Lokarrik. "Elkarrizketan" aurrerapausoak eman behar direla uste du kolektiboak, izan ere, "gobernuek hitz egiteari uko egin diote". Indarkeriaren amaierari dagokionez, "ezker abertzalearen eta Bruselako Adierazpenaren deien aurrean ETAren erantzuna faltan botatzen da". Azkenik, Batasuna legalizatzea lagunduko luke, Lokarriren ahotan, "elkarrizketa bazterketarik gabe egiteko eta ezker abertzaleak berdintasunean bizitza politikoan parte hartzeko aukera izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea