Politika -
Auzitegi Nazionala
Segiko ustezko hiru kide aske, 18.000 euroko fidantzapean
Zigor aretoak ihes egiteko arriskurik ez dagoela uste du, hirurek etxea eta familia daukatelako eta laneak edota ikasten ari direlako. Mikel Aiestaran, Xumain Matxain eta Bittor Gonzalez dira.
Erredakzioa
Mikel Aiestaran, Xumai Matxain eta Bittor Gonzalez Segiko ustezko kideak aske geratuko dira 18.000 euroko fidantzapean. Auzitegi Nazionaleko zigor aretoak hiru gazteen helegite bat onartu du. Hirurek etxea eta familia dutenez eta lanean edo ikasten ari direlako ihes egiteko arriskurik ez dagoela uste du zigor aretoak.
Azaroan atxilotu zituzten, beste 31 gazterekin batera, eta hirurek tratu txarrak salatu zituzten. Fernando Grande-Marlaska epaileak Segiko kideak izatea leporatu zien, eta atzera bota zuen Aiestaran, Matxain eta Gonzalez aske uzteko eskaria.