Politika -

Gure Esku Dago

GEDk 'mobilizazio nazionala' egingo du Bilbon ekainaren 10ean

Egun horretan erabakitzearen aldeko 'Herritarron Ituna' aurkeztuko dute, ekainaren osteko hilabeteetan hainbat eragilerekin landuko dutena.

Ekainaren 10erako mobilizazio nazionala deitu du Gure Esku Dagok

2:14

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidea sustatzen duen Gure Esku Dago plataformak "mobilizazio nazionala" egingo du datorren ekainaren 10ean Bilbon, "Erabakitzeko prest" lelopean, eta mobilizazio horren amaieran "Herritarron Ituna" deituko duten erabakitzeko eskubidearen aldeko proposamena aurkeztuko dute. Euren asmoa da, behin agiria aurkeztuta "Euskal Herri mailako ituna" osatzea, eta horretarako alderdiekin, sindikatuekin eta mugimendu sozialekin bilduko dira ekainetik aurrera.

Ekainaren 10ean Bilbora bertaratuko direnek Euskadi plaza eta Moyua plaza elkartuko dituen "galdera ikur erraldoi" bat osatuko dute.

Bizkaiko hiriburuan gaur goizean egindako agerraldian, Gure Esku Dagoko kideek ekaineko ekitaldiaren berri eman dute: "Ekainaren 10eko ekimena herritarrez ez ezik edukiz ere beteko dugu. Mobilizazioaren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko dugu; erabakitzeko eskubidearen alde sortzen ari diren forma eta eduki anitzeko adierazpen guztiak bilduko dituen ituna

Azaldu dutenez, egun horretako asmoetako bat "erabakitzeko eskubidearen aldeko indar guztiak batzea" da.

"Ekainaren 10ean elkarrekin zer egitera iritsi gaitezkeen irudikatu nahi dugu, bai guztion artean osatuko dugun galdera ikur erraldoian, eta baita mugarri izango den Herritarron Itunean ere", gaineratu dute.

Gure Esku Dagok datorren astetik aurrera "plataforma" bat jarriko du martxan sarean, itunaren lanketan parte hartu nahi duen orok hala egin ahal izan dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko azken albisteak Gure Esku Albisteak