Politika -

NAFARROAKO KONTSEILUA

Prozesu subiranista bultzatzeko konpromisoa berretsi du Sortuk

Sortuk  Nafarroako zuzendaritza berria aurkeztu du gaur. 28 kide ditu, eta azken  hiru asteotan aukeratu dute, barne hauteskundeen bidez eta zerrenda irekien bitartez.

Sortuk Nafarroako zuzendaritza berria aurkeztu du gaur, Iruñean. EiTB.
Sortuk Nafarroako zuzendaritza berria aurkeztu du gaur, Iruñean. EiTB.
Sortuk Nafarroako zuzendaritza berria aurkeztu du gaur, Iruñean. EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu alderdiak Nafarroako Kontseilu berria aurkeztu du, gaur, Iruñean.  Batzarraren amaieran, Miren Zabaleta, alderdi abertzaleak Foru Erkidegoan duen arduradun politikoa, kontseilu berriaz lagunduta agertu da, eta  "Nafarroan prozesu subiranista bultzatzeko Sortuk duen konpromisoa azpimarratu du, euskal errepublika gauzatzeko bidean".

Nafarroako Antzerki Eskolaren egoitzan egin duten ekitaldian, Arnaldo Otegi Sortuko burua egon da, besteak beste. Adierazpen bat onartu dute batzarrean, eta bertan Nafarroaren erabakitzeko eskubidea ahalbidetuko duen estatus politiko berri baten alde lan egiteko konpromisoa azpimarratu dute.

Erabakiak Nafarroan bertan hartzearen garrantzia nabarmendu du Zabaletak bere hitzaldian.

ETAren armagabetzea ere aipatu du buruzagi nafarrak. Horren hitzetan,  "guztiok gara bakearen artisauak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Sortu Nafarroa Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak