Politika -
Erreakzioak
EB ETAren agiriaren inguruan: "Hitzak haizeak daramatza"
"Hitzetatik ekintzetara" pasatzea eta adierazpenak egin beharrean "behin betiko su etena iragartzea" eskatu dio EBk ETAri.
Erredakzioa
Serafin Llamas Ezker Batua-Berdeak alderdiaren presidentetzaren bozeramaileak adierazi duenez, ETAk azken agirian esandakoa "aurrerapausu" bat izan daiteke, baina "hitzak haizeak daramatza behin betiko su etena iragartzen ez baldin badu".
Gara egunkariak argitaratutakoaren arabera, hiru kaputxadunek ETAren agiri bat irakurri zuten atzo Ziburun (Frantzia) Jon Anzaren gorpuzkiak jasotzean egindako omenaldian.
"Hitzetatik ekintzetara" pasatzea eskatu dio EBk ETAri, eta adierazpenak egin beharrean "behin betiko su etena iragartzea".
"ETAri azaroa gainditzearen inguruko adierazpenak egiteko denbora agortu zaio", adierazi du Llamasek. EBko bozeramaileak armak betirako uztea eskatu dio banda armatuari eta "soilik bide demokratiko eta politikoak" erabiltzea eskatu dio ezker abertzaleari.