Politika -

Erreakzioak

PP: 'ETAren amaiera ez da aurreko negoziaketen akatsetatik helduko'

Barredaren hitzetan, ETAren amaiera "balio demokratikoak nagusitzen direnean eta terroristen helburuak baztertzen direnean" helduko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Barreda Euskadiko PPren bozeramaileak adierazi duenez, "ETAren amaiera ez da aurreko negoziaketen akatsetatik helduko". Popularraren esanetan, ETAren amaiera "balio demokratikoak nagusitzen direnean eta terroristen helburuak baztertzen direnean" helduko da.

Gara egunkariak argitaratutakoaren arabera, hiru kaputxadunek ETAren agiri bat irakurri zuten atzo Ziburun (Frantzia) Jon Anzaren gorpuzkiak jasotzean egindako omenaldian. Agirian, "herri honenganako armen mehatxua alde batera utzi eta herri honen hitza entzutea eta errespetatzea" eskatu die bandak Espainiako eta Frantziako Gobernuei. Gainera, gatazka konpontzeko bidezko bide demokratikoak erabiltzeko prest dagoela adierazi du ETAk.

Atzo "ETA txalotzea, ETAko kide bat txalotzea eta talde armatuaren 50 urteko historiaz harro daudela" erakustea salatu du agintari popularrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea