Politika -
ETAren agiria
EA: 'Asmo onak ekintzetan islatu behar ditu ETAk'
Ezker abertzalearekin sinatutako akordioan "mugimendu soberanista baketsu bat" bultzatzearen aldeko konpromisoa agertzen dela gogoratu nahi izan du Peio Urizarren alderdiak.
Erredakzioa
Eusko Alkartasunak ETAk dituen "asmo onak" benetako ekintzetan islatu behar direla adierazi du gaur. Hori dela eta, "euskal gizarteak, nazioarteko ordezkariek eta ezker abertzaleak berak emandako agindua bete eta armak behin betiko utzi ditzala" eskatu dio ETAri.
Gainera, ezker abertzalearekin sinatutako akordioaren "oinarriak" gogoratu dizkio ETAri. Bertan, bi alderdiek "mugimendu soberanista baketsu" baten aldeko apustu sendoa egiten dute, bide zibil eta politikoen bitartez euskal Estatu independiente bat sortzeko".
Zentzu honetan, "ETA prozesu horretatik kanpo dago" EAren ustez.