Politika -

Hitzaldia

'Espainiaren sentimendu nazionala' defendatzea promestu du Rajoyk

Gobernuko presidente izendatzen badute, Espainia "nazio handia" den sentimendua sustatuko duela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko buruak ziurtatu du "akordio konstituzionalak" suspertzen eta Espainia "nazio handia" den sentimendua errotzen saiatuko dela Gobernuko presidente izendatzen badute.

El Escorialeko uda ikastaroetan eskainitako hitzaldi batean, Rajoyk nabarmendu du Espainia "nazio handia" dela eta bizikidetza "proiektu bateratua" eraikitzea premiazkoa dela.

Bestalde, PPko buruaren esanetan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea "irrigarri geratu" da Kataluniako Estatutuaren polemikan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea