Politika -

Auzitegi Nazionala

Berriozarreko ANVko hiru zinegotzi absolbitu egin dituzte

Auzitegi Nazionalaren arabera, 2009ko Berriozarreko jaietan ETAko kideak goratu nahi zituztela ezin da frogatutzat jo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fermin Irigoien, Ezequiel Martinez eta Izaskun Cebreain Berriozarreko (Nafarroa) Udalaren ANVko zinegotziak aske utzi ditu Auzitegi Nazionalak; izan ere, ezin da frogatu 2009ko Berriozarreko jaietan ETAko kideak goraipatzeko ekitaldietan parte hartu izana.

Fiskaltzak 18 hilabeteko kartzela-zigorra eta 10 urteko erabateko gaitasungabetzea eskatu zuen hiru auzipetuentzat.

Iazko Udalerriko jaietan ANVko taldekideei zegokien hasierako ekitaldiak abiatzea; buruhandi beltzak txupinazoa bota zuenean hiru auzipetuek Euskal Herriko mapa bat zabaldu zuten, "Euskal presoak, etxera" lelopean.

Bestalde, Fermin Irigoienek eta Ezequiel Martinezek zapien eta loreen banatze lanetan parte hartu zuten; besteak beste, Ibai eta Mikel Ayensa Labordaren (kartzelan daude ETAko kideak izateagatik) arrebei eta justiziari ihes egindako Ernesto Praten amari jarri zieten zapia.

Fiskaltzaren arabera, antolatutako ekitaldien helburua ETAko kideak goratzea eta omenaldia egitea zen.

Akusatuek ETAko kideak goratu ez zituztela deklaratu ostean, Auzitegi Nazionalak ezin du frogatutzat jo gertakariek terrorismoaren goraipamen delitu bat denik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea