Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Aralar: 'Egun ez da abertzaleen bateratzerako baldintzarik ematen'

Jon Abril Aralarreko arduradunak alderdi abertzaleen arteko "elkarlanaren" aldeko apustua egin du eta "akordio sakonagoetara" iristeko ETAren desagerpena ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak ez du gaur egun alderdi abertzaleen "bateratzea" posible ikusten. Bere esanetan, "ez da horretarako beharrezkoak diren baldintzak ematen, hala ere, elkarlanean aritzeko aukerak zabalik daude".

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EA eta Ezker Abertzalearekin izango dituzten kontaktuetan, "mahai gainean bakegintza eta politikaren normalizaziorako bi dokumentu jarriko ditu Aralarrek, hauek aztertu eta, ondoren, ibilbidea batera egiteko aukerarik dagoen ala ez ikusiko dugu".

Honen inguruan, Abrilek eskaera bat luzatu dio Ezker Abertzaleari: "bide politikoen aldeko apustua egitea soilik". Hala ere, helburu honi begira "pausuak ematea falta da. Indarkeriaren zikloari behin betiko amaiera eman behar zaio eta hori gertatu arte zaila da akordio sakonagoetara iristea".

Aralarreko koordinatzaileordearentzat, " ziklo berriari indarkeriarik gabe eman behar zaio hasiera: pausu hori ematea ETAren esku dago edo, bestela, Batasunaren esku, eta lehen bait lehen egoiten badute, denontzat hobe: eurentzat, ezker abertzalearentzat eta euskal gizarte osoarentzat".

EAJren papera

EAJk alderdi abertzaleen "bateratze" horretan joka dezakeen paperari dagokionez, "badaude elkarrekin lan egiteko aukera ematen duten gaiak; erabakitzeko eskubidea, esaterako, baina abertzaletsaunaren munduan EAJ zentro-eskubiko alderida da eta gu, berriz, ezkerreko alderdia gara".

"Abertzaletasunaren eremuan bi alderdi bakarrik egotea izango litzateke aproposena, bata eskubikoa eta bestea ezkerrekoa", gaineratu du Abrilek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea