Politika -

Datarik gabe

EAJk ezker abertzalearekin eta EArekin biltzea onartu du

Bileraren helburua joan den ekainean sinatutako dokumentua azaltzea eta alderdi jeltzalearekin dokumentuari eta egungo egoera politikoari buruz hitz egitea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk ezker abertzaleak eta EAk bilera bat egiteko luzatutako gonbidapena onartu du, baina, jeltzaleen adierazi dutenez, oraindik ez dute datarik jarri.

Joan den ekainaren 20an Bilbon sinatu zuten "bide baketsuekin" euskal Estatu bat sortzea helburu duen akordioaren berri emateko hainabt alderdirekin egiten ari diren kontaktu errondaren baitan, ezker abertzaleak eta EAk gonbidapen formala egin diote EAJri.

Erronda horren baitan, ezker abertzalea eta EA Aralarrekin eta Alternativarekin bildu ziren joan den astean eta, oraingoan, EAJri egin diote proposamena.

EAko iturriek argitu dutenez, bileraren helburua joan den ekainean sinatutako dokumentua azaltzea eta alderdi jeltzalearekin dokumentuari eta egungo egoera politikoari buruz hitz egitea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea