Politika -
Arabako ustelkeria
'Tigre' izatetik 'katu' izatera pasatu izana egotzi dio PPk Prietori
Arabako PParen idazkariaren, Javier De Andresen, esanetan, industriari trabarik jartzen ez bazaio, Araba krisialditik atera daitekeen lehenengo probintzia izan daiteke.
Erredakzioa
"Rabanera Gobernuaren oposizioan tigre bat izatetik nazionalisten eskuetan katu bat izatera pasatu izana" egotzi dio Arabako PPk sozialisten idazkari orokorrari, Txarli Prietori.
Arabako PParen presidenteak, Alfonso Alonsok, eta idazkari orokorrak, Javier De Andresek, egindako prentsaurrekoan esan dutenez, ustelkeria eta espioitza ustezko kasuen aurrean "PSEren erantzuna izan da txepelena". PSEren behin eta berriro errugabetasun-presuntzio aipamena azpimarratu ere egin dute eta "politikaren ardura zalantzarik gabekoa" dela esan du.
Halaber, Arabako PParen idazkari orokorraren esanetan, "PSEren PNVri emandako laguntza ez da ona izan". Dirudienez, laguntza honek ez du esan nahi Foru Aldundiaren aldetik "gauzak ondo egin direnik", eta "beldurrarekin aritu izana" leporatu dio.
Arabako Foru Aldundiaren azken hiru urteko gestio ekonomikoari dagokionez, Aguirrek eta Ogasun Saileko diputatuak, Jose Luis Cimianok, "edozein momentutan zorpetzea komeni bazen, momentu hori hau zela errepikatzen zutela" gogorarazi dute. Horrekin zorra 350 milioi euroko zorra izatea lortu dute. Baina "industriari trabarik jartzen ez bazaio eta bere lurraldearen jarduera ekonomikoa errazten bada", Araba krisialditik atera daitekeen lehenengo probintzia izan daitekeela ziurtatu du.