Politika -
FAES
Kubako askatasuna enkantean ez izateko kemena eskatu du Aznarrek
Kubako preso ohiak Espainian izatea "linbo juridiko batean erbesteratzea" dela adierazi du Gobernuko presidente ohiak.
Erredakzioa
Kubako preso ohiak Espainian izatea "linbo juridiko batean erbesteratzea" dela adierazi du Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak, eta Kuban askatasuna eta duintasuna "enkantean ez izateko adore politikoa eta argitasun moral nahikoa", eskatu ditu.
Aznarren ahotan, "begirunea, hori izan behar da Europar Batasunaren ekintza Kubarekiko, askatasuna Kubara heltzea ziurtatzeko modurik onena delako".
FAES Fundazioaren egoitzan egin ditu adierazpenak Gobernuko buruzagi ohiak. Bertan 35 bat disidente kubatar bildu dira, besteak beste, azken egunetan kartzelatik ateratako presoak.
Raul Castroren erregimenak eta Eliza katolikoak izandako elkarrizketen ondorioz utzi zituzten aske presoak. Negoziaketetan Miguel Angel Moratinos Atzerri ministroak parte hartu zuen. "Diktaduraren opariak ez" direla esan du Aznarrek, "askatasunaren garaipen bat baizik, opresioaren aurrean", eta baita "zintzotasunaren garaipena, oportunismoaren aurrean" ere.
Uharteko agintari politikoen artean oportunismoa nagusi dela salatu du Exekutiboko presidente ohiak, baina baita "atzerriko" politikarien artean ere.