Politika -
Gerra Zibilean
Konfiskatutako dokumentuak EAJri itzuliko dizkio Gobernuak
Orain Salamancako Memoria Historikoaren Zentroan dauden agiri pribatuak EAJri itzuliko dizkio Gobernuak.
Erredakzioa
Gerra Zibilean EAJri konfiskatutako dokumentu pribatuak itzuliko dizkie jeltzaleei Gobernuak. Agiri horiek Salamancako Memoria Historikoaren Zentroan daude orain. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak fondoen itzulpena egiteko agindua onartu du.
Agiri eta fondo dokumental pribatuak itzultzea aurrikusten du ''Gerra Zibilean Kataluniako Generalitateari Konfiskatutako Itzulpen Legea''k eta gainerako erkidegoek gauza bera egiteko aukera dute, hala eskatu ezkero. Lege horretaz baliatuz egin zuen eskakizuna EAEk.
Itzulpen eskaeren tramitazioan parte hartzea eskatu zuen erkidego bakarra izan zen EAE, Kultura Sailak komunikatu batean azaldu duenez.
2009ko abenduan EAJk eskakizuna aurkeztu zuen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak araudiak ezarritako prozedurak martxan jarri zituen. Batzorde Teknikoaren aldeko txostenarekin amaitu da prozedura.
Gobernuaren erabakiarekin pozik agertu da EAJ, baina frankistek Eusko Jaurlaritzari konfiskatutako agiriak itzultzeko eskaera mantentzen dutela erantsi dute jeltzaleek.