Politika -
Ustelkeria Araban
CGPJri "esku hartzeko" eskatu dio Gerenabarrenak (ABB)
Gasteizen egindako agerraldian, oraindik sekretupean dauden auziei sekretua kentzeko eskatu die.
Erredakzioa
Arabako ustelkeria eta espioitza ikerketako filtrazioen ondoren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari "esku hartzeko" exijitu dio Iñaki Gerenabarrena ABBko presidenteak.
Gasteizen egindako agerraldian, oraindik sekretupean dauden auziei sekretua kentzeko eskatu die. "Lotsagarria da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak esku ez hartzea", gaineratu du.
Bere ustez, "gutxitan erabili izan da" epai bat "hain modu zikin eta zitalean". Bera De Miguel auziko epailea izango balitz "biziki kezkatuta" egongo litzatekeela esan du.
Bestalde, iragan astean Iñigo Urkullu EAJko presidenteak egin bezala, auzipetuei EAJko karneta bueltatzeko eskatu behar badie egingo duela azpimarratu du.