Politika -

Armagabetzea

Jaurlaritzak ez du ETAren agiriari buruz adierazpenik egingo

"Zuhurtzia" eskatu die 'bakearen artisauei' armagabetzearen amaiera "nahasi edo oker lezakeen edozein egoera saihesteko".

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez du ETAren agiriaz adierazpenik egingo armagabetzea egiaztatu arte. Gainera, "zuhur" jokatzeko eskatu die gizarte zibileko ordezkariei armagabetzearen amaiera "nahasi edo oker lezakeen edozein egoera saihesteko".

BBCri agiria bidali dio gauerdian ETAk dagoeneko erakunde "armagabea" dela iragartzeko.

Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, ez dute ETAren agiriaz edota armagabetzeaz inongo adierazpenik egingo, harik eta larunbatean hura "egiaztatuta" gelditu arte.

Halaber, apirilaren 8ko ekitaldiak antolatzen ari diren gizarte zibileko ordezkariei, 'bakearen artisauei', "zuhurtzia" eskatu die armagabetzearen amaiera "nahasi edo oker lezakeen edozein egoera saihesteko".

Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzaren kontrolerako saioa dute gaur, eta Iñigo Urkullu lehendakariari agiriaren inguruan galdetu diote kazetariek, Ganberaren atarian. "Oraindik ez dugu horren inguruan hitz egingo", erantzun die lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin