Politika -

Moncloan

Lan-erreformak 'kaleratzeak' saihestuko dituela esan du Zapaterok

Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, enplegu-zerbitzu publikoak "herri honek nahi duenetik urrun daude". Enplegu-politika aktiboen 'erreforma sakona' egingo duela iragarri du Zapaterok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuak atzo onartu zuen lan-erreformak "kaleratzeak saihestuko dituela eta hori behar den tokian" defendatuko duela esan du Jose Luis Rodriguez Zapaterok.

"Lan-erreforma kaleratzeak saihesteko da. Egungo lan-eredua babestu ezina da. Krisi ekonomiko bat dagoenean lan-sistema ez da giro berrira moldatzen. Hori dela eta, lan-erreforma egin dugu", azaldu du.

Espainiako Gobernuko presidenteakiragarritakoaren arabera, Gobernuak enplegu-politika aktiboen "erreforma sakona" egingo du; izan ere, enplegu-zerbitzu publikoak "herri honek nahi duenetik urrun daude".

Langileei laguntza emateko enplegu-zerbitzu publikoen gabeziak onartu ditu Zapaterok; era berean, enpleguak sortzeko edo hobeto kudeatzeko eskasia onartu du; hori dela eta, sisteman egingo diren aldaketak beharrezkoak direla ziurtatu du.

Kaleratze objektiboak baimentzen dituzten arrazoi ekonomikoakargitzeak ziurtasun juridikoa eman eta kontratazioa erraztuko du; horidela eta EAJrekin adostu zuten atzo zuzenketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea