Politika -

Presoak

ETAko presoen lekualdatzea azaltzeko eskatu dio Rajoyk Gobernuari

Zapaterok ETArekin negoziatzea defendatu du berriro eta ETAko presoen hurbiltzea ETArekin bukatzeko helburua duela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak ETAko presoekin zer egiten ari diren "publikoki azaltzeko" eskatu dio; izan ere, atzo jakinarazi zuten Idoia Lopez Riaño ETAko kide historikoa Langraizko (Araba) espetxera eraman zutela, Granadako Albolote espetxetik.

"Zer eta zergatik egiten den ezagutzeko eskubidea daukagu, eta Gobernua gardena izan behar da, laguntzak dituela konturatu behar da eta laguntza horiekin jarraitu nahi badu azalpenak eman behar ditu", esan du.

Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak ETArekin negoziatzea defendatu du eta ETAko presoen hurbiltzea ETArekin bukatzeko helburua duela esan du.

Azken urteotako terrorismoaren kontrako datu "onak" azpimarratu ditu Zapaterok; ildo horretan, su-etenak "duda barik bortizkeriaren amaiera lortzeko bidea arindu zuen", gaineratu du.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak ere gardentasuna eskatu dio Gobernuari; era berean, hiritarrentzako ulergarria den kartzeletako politika egitea eskatu diote, "gaizki ulertuak edo errezeloak egon ez daitezen".

Bestalde, Txelui Moreno ezker abertzeleko bozeramailearen hitzetan, "ez du aldaketarik somatzen Espainiako Gobernuko kartzeletako politikan"; ildo horretan, "errepresioa eta botere judizialaren erabilera" mantentzen dela salatu du.

Morenoren arabera, garrantzitsua izango litzateke Espainiako Gobernuak "salbuespen neurriak desaktibatzea", besteak beste, ezker abertzalearen kontrako makroprozesuak eta mikroprozesuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea