Politika -

Peio Urizarren adierazpenak

Hauteskundeei begira, EAk ez du abertzaleen bateratzea baztertzen

Ezker abertzaleak indarkeriaren arazoa gainditu duela dudarik ez du Peio Urizarrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peio Urizar EAko idazkari nagusiaren ustez "ona" litzateke "subirotasunaren aldeko akordioarekin" ados leudekeen alderdiak datozen hauteskundeetan bateratuta aurkeztea. Dena den, "bateratze" prozesu hori ez litzateke udazkena arte argituko.

Gainera, eta Urizarren hitzetan, "ez dago dudarik" ezker abertzaleak indarkeriaren asuntoa gainditu duela eta ETAk ez badu "bide berrien aldeko apustua egiten, baztertuta geratuko dela" gaineratu du.

Eusko Alkartasunako arduradunak argi utzi nahi izan du, 2011ko hauteskundeei begira, abertzaleen "akordio estrategiko hori" posible den ala ez ezin dela momentu honetan erabaki.

"Udazkenean ikusiko da emandako pauso ezberdinek indar politiko ezberdinen nolabaiteko bateratzea sor dezakeen ala ez. EA hortxe izango da bere jendea eta esperientzia mahai gainean jartzeko, eta hori egiteko asmo sendoa daukagu", gaineratu du Urizarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea