Politika -

Sakabanaketa

Ander Mujika presoaren senideek istripua izan dute Bordelen

Ibilgailuan gurasoak, anaia eta bost urteko iloba zihoazen. Ez dira zauritu, baina ezin izan dute Saint Martin de Re kartzelarako bidea jarraitu.

Ander Mujika presoaren senideek istripua izan dute Bordelen. Argazkia: Etxerat
Ander Mujika presoaren senideek istripua izan dute Bordelen. Argazkia: Etxerat
Ander Mujika presoaren senideek istripua izan dute Bordelen. Argazkia: Etxerat

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ander Mujika preso donostiarraren senideek istripua izan dute gaur Frantziako Saint Martin de Re espetxera bidean. Kartzela hori Euskal Herritik 550 kilometrora dago.

Etxeratek jakinarazi duenez, ezbeharra eguerdian gertatu da, Bordele parean, lau ibilgailuk elkar jota.

Autoan Mujikaren gurasoak, anaia eta bost urteko iloba zihoazen. Ez dira zauritu, baina ezin izan dute bidaiarekin jarraitu, ibilgailuak jasan dituen kalteak tarteko.

Etxeratek elkarretaratzeak deitu ditu astearterako euskal hiriburuetan eta gogoratu du sakabanaketa politikaren ondorioz senideek bost istripu pairatu dituztela jada aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak argazkiak Albisteak