Politika -

BATZARRA

Etxerat: 'Giza eskubideak errespetatzea ez da sari bat'

Euskal presoen sakabanaketa bertan behera gera dadin, 'indar politiko, sindikal eta sozialen arteko akordio zabala' eskatu du Etxeratek.

Etxerateko kideak, gaur Leioan. EiTB.
Etxerateko kideak, gaur Leioan. EiTB.
Etxerateko kideak, gaur Leioan. EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA erakundearen armagabetzearen aurrean Espainiako eta Frantziako gobernuek erakutsitako jarrera gogor kritikatu du Etxerat euskal presoen senideen elkarteak. Horren aburuz, presoen eskubideak errespetatzea "ordain edo sari" modura agertzea ‚ "oker handia" da. "Armagabetzearen ondorioz ez dela inolako saririk izango esan nahi dugu. Giza eskubideak aintzat hartzea da helburua, eta giza eskubideak betetzea sari baten parean jartzea oker handia da. Onartezina da", esan du Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak.

Elkartearen XVI. Batzar Nazionalean egin ditu adierazpenok Errazkinek, Leioan. Bertan, euskal presoen sakabanaketa bertan behera gera dadin, "indar politiko, sindikal eta sozialen arteko akordio zabala" eskatu du.

Errazkinen hitzetan, "Etxeratek euskal gizartean ezarria du bere konfiantza osoa, egoera politiko berriak sortzeko eta bakerako bidea egiteko". "Akordio sozialaren bidez, euskal presoek pairatzen duten urruntzea bertan behera utzi eta larriki gaixo dauden presoen egoera konponbidean jartzea lortu nahi dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Albisteak Adiskidetzea Euskadin Giza eskubideak