Politika -
Memoria historikoa
Carlos Slepoy hil da, frankismoaren aurkako kereilako abokatu argentinarra
Frankismoaren biktimen ordezkari izan zen Argentinako Justiziaren aurrean, eta 90eko hamarkadan Garzon epailearekin aritu zen lanean Rafael Videla diktadorea epaitzeko ahaleginean.
agentziak | erredakzioa
Carlos Slepoy abokatu argentinarra hil zen atzo arratsaldean. Frankismoaren biktimen ordezkari izan zen Argentinako Justiziaren aurrean, Frankoren krimenengatik abian jarritako kereilaren baitan.
Giza eskubideetan aditua, Espainiako Estatuan bizi zen 1977tik, eta 90eko hamarkadan Baltasar Garzon epailearekin batera egin zuen lan Rafael Videla diktadore argentinarra gizateriaren aurkako krimenengatik epaitzeko ahaleginean.
Argentinako Justiziara jo zuten frankismoko biktimen senideen ordezkari izan zen abokatua, eta 2010eko apirilean kereila aurkeztu zuen herrialde hegoamerikarrean Frankoren diktaduraren krimenen arduradunen aurkako zigorrak eskatzeko.
Hiru urte geroago, Jose Antonio Gonzalez Pacheco Billy El Niño inspektorea, Jesus Muñecas Aguilar guardia zibila, Celso Galvan Abascal Frankoren bizkartzain ohia eta Jose Ignacio Giralte Gonzalez komisarioa bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen Argentinako Justiziak.