Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
PP: 'Azalpenik gabe presoak gerturatzeak mesfidantza sortzen du'
Iñaki Oyarzabalek Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari gogorarazi die haiei dagokiela "konfidantza giroa sortzea", euren alderdiaren babesa "eskatzen" dutelako.
Erredakzioa
Iñaki Oyarzabal Euskadi PPko idazkari nagusiaren hitzetan, "Alderdi Popularrari eta biktimei dagozkion azalpenik gabe ETAko presoak gerturatzeak mesfidantza sortzen du" eta biktimei "atsekabea eta sumindura" sortzen diela gaineratu du.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari ETAko presoen azken lekualdatzeei buruzko informazioa eskatu die Oyarzabalek.
Zentzu horretan, Iñaki Oyarzabalek exekutibo biei gogorarazi die haiei dagokiela "konfidantza giroa sortzea", euren alderdiaren babesa "eskatzen" dutelako.
EAJ eta ezker abertzalearen bilera
EAJk ezker abertzalearekin biltzeko duen asmoari buruz, Iñigo Urkullu buru duen alderdiak "berriz ere ez duenari zilegitasuna ematen diola" uste du Oyarzabalek, "epaileentzat ETAren parte direnak solaskide politiko bilakatzen" dituelako.
Munillaren meza
Gizarteak "hezkuntza porrot" bat bizi duela esan zuen Jose Ignacio Munilla, Gipuzkoako hiriburuko apezpikuak San Inazio eguneko mezan. Adierazpen horiek gaizki ulertu direla iritzi du Euskadiko PPko idazkari nagusiak eta hezkuntza arloan, baloreei dagokionez, "ardura orokorra" dagoela baieztatu du.