Politika -

Polonia

Urkulluk Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko du Auschwitzen

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat joango da lehendakariarekin batera eta bi eguneko bisita egingo dute kontzentrazio esparruko biktimak omentzeko.

Lore eskaintza Auschwitzeko biktimen omenez. Argazkia: Efe
Lore eskaintza Auschwitzeko biktimen omenez. Argazkia: Efe
Lore eskaintza Auschwitzeko biktimen omenez. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak bisita egingo du gaur eta bihar Poloniako Auschwitzeko kontzentrazio esparruetan, holokaustoaren biktimen omenez, eta Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko du, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta.

Urkullu gaur joango da Poloniara, eta bihar arte egongo da bertan, Jaurlaritzako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako hainbat ordezkarirekin batera.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Urkulluz gain, Jonan Fernandez Bizikidetza, Giza Eskubide eta Lankidetza idazkari nagusia eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia joango dira.

Auschwitz eta Gernika mundu mailako "ikono" ezagunen artean dagoen lotura indartzea da bisitaren helburu nagusia, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Euskal ordezkariak Auschwitz I eta Auschwitz-Birkenau kontzentrazio esparruetan izango dira gaur, eta lore-eskaintza egingo dute exekuzioen horman. Gero, lehendakaria euskal eta poliniar gazteen arteko nazioarteko topaketa batera joango da, eta Bogdan Bartnikowski kontzentrazio esparruetatik bizirik atera zen gizonaren testigantza entzungo du.

Era berean, ekitaldi horretan Espainiako Gerra Zibilean EAEn izan ziren bonbardaketak ere izango dituzte gogoan, Gernikakoa bereziki.

Gernikako Arbolaren kimua bihar landatuko dute Zasole parkean, Auschwitz-Birkenau kontzentrazio esparruaren inguruan. Bertan, lehendakaria bertako alkatearekin, Malopolska eskualdeko presidentearekin eta holokaustoaren biktimen museoko arduradunekin bilduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika albisteak Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Gernika-Lumo bideoak Eguneko albisteak