Politika -
Auzitegi Nazionala
Brindis batean parte hartzeagatik epaitutako hiru tafallarrak, absolbituta
Auzitegi Nazionalak ebatzi du presoen sakabanaketa salatzeko ekimen bat izan zela eta hori ez dela terrorismoa goratzea.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Oier Arraiz, Fernando Sota eta Jorge Labat, iaz, Tafallako festetan presoen sakabanaketa salatzeko brindis batean parte hartuta terrorismoa goratu ez zutela ondorioztatuta.
Zigor-arloko Laugarren Salak bere ebazpenean dio ekimen hura ez zela omenaldi bat izan, euskal presoen sakabanaketa amaitzea eskatzeko ekimena baizik, hiru akusatuek epaiketan azaldu zuten moduan.
Gainera, Angela Murillok zuzentzen duen epai-mahaiak dio eskuetan eraman zituzten kartelak ez direla froga nahikoa terrorismoa goratu zutela leporatzeko. Horrenbestez, hirurak absolbitu egin dituzte.
Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eta 4.800 euroko isuna eskatu zuen Arraizentzat eta Labatentzat; Sotorentzat, b erriz, bi urte eta erdiko espetxe-zigorra galdegin zuen.