Itxi

Politika

BArne prozesua

Aralarrek 'positibo' ikusten du EH Bilduren barruan abiatutako prozesua

Agentziak | Erredakzioa

Horrez gain, 'ezinbestekotzat eta premiazkotzat' jo du EH Bildu 'koalizio soil izatetik subjektibo politiko' izatera pasa dadila.

1:19

Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusiak babestu egin ditu EH Bildu koalizioa osatzen duten kideek (Aralar bertako parte da) emandako urratsak hura "koalizio soil izatetik subjektu politiko" izatera pasa dadin.

Aralarrek hori guztia aztertzeko biltzarra egin du gaur Altsasun, eta, bertan, Uberak "positiboki" baloratu du duela aste batzuk iragarri zen prozesu hori abian jarri izana. "Ilusio eta itxaropenez bizi ditugu momentu hauek, nahiz eta kontziente garen oraindik ere ibilbide luzea dugula aurretik", esan du Uberak.

Dena dela, Uberak premiazkotzat iritzi dio "alternatiba ezkertiar aurrerakoi sendoa eraikitzea". Izan ere, bere esanetan, "egiturazko krisi demokratikoa" existitzen da, eta horren aurrean, beharrezkoa da "pertsona ororen eta bereziki langile klase eta behar gehienen eskubideak defendatu eta bermatzea" eta "erabakitzeko eskubidea eskuratzea".

Gaineratu duenez, arrazoi horiek guztiek premiazko egiten dute "herri honetan alternatiba ezkertiar aurrerakoia eraikitzea, gizartearen eboluzio, erritmo eta beharretara egokituko dena, eta bereziki esku artean ditugun erronkei aurrea hartzen lagunduko duena".

Horren harira, EH Bildu sendotzeko eta politikagintzaren balioak aldarrikatzeko mezua zabaldu du, "inoiz baino beharrezkoagoa delako baloreetan oinarritzen den politika aldarrikatzea eta egitea, ustelkeriarekin tolerantzia zero jokabidea izanez".

"Politikagintza, militantzia zeregin duina eta beharrezkoa delako, eta politikaren oinarria izan behar delako ustelkeriari aurre egitea", erantsi du.

Bestalde, Altsasun zeudela probestuz, Aralarrek bere "elkartasuna eta babesa" helarazi die "bidegabekerian eta mendeku politikan oinarrituta atxilotuak izan diren gazteei eta haien familiei", joan zen urteko urrian Altsasun bi guardia zibilek eta haien bikotekideek jasandako erasoaren harira atxilotutako gazteei erreferentzia eginez.

"Dei egiten dugu berriro ere Audientzia Nazionalak ez dezan epaiketa burutu, ez duelako inolako zentzurik terrorismoaren izaeraz epaiketa burutzea. Gazteen askatasuna aldarrikatzen dugu", eskatu du Uberak.

katu du Uberak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena