Politika -
Uztaileko ikerketa
PPk hauteskundeak irabaziko lituzke Espainian, inkesten arabera
-Duran i Lleida (CIU) da nota onena lortu duen politikaria. Jarraian Rosa Diez, Zapatero eta Rajoy.
-Rubalcabak ministro onenaren lehen postuari eusten dio.
Erredakzioa
PPK botoen % 41,2 lortuko lituzke eta PSOEk, berriz, % 34,9, horrenbestez, Alderdi Popularra hauteskunde orokorretan gailenduko litzateke, gaur argitara eman dituzten Espainiako Ikerketa Soziologikoetako Zentroaren (CIS) azken inkestako datuen arabera.
Hain zuzen, PPk apirileko inkestan baino 1,7 puntu gehiago lortu ditu eta 6,3 puntuko abantaila eramaten dio 3,1 galdu dituen PSOEri.
Herritarrek ez dute Zapaterorengan ezta Rajoyrengan konfiantzarik
Zapaterorengan eta Rajoyrengan duten konfiantzaren inguruan ere interesa du Ikerketa Zentroak eta biak ala biak aurreko inkestan baino nota baxuagoa lortu dute.
Zapaterorengan "inongo" konfiantza edo "gutxi" dutela aitortu dute inkestan parte hartu dutenen % 78,9ak eta Rajoyk sentimendu bera pizten du herritarren % 84,6engan.
Duran i Lleida (CIU), nota onena lortu duen politikaria
Politikari guztiek ez dute herritarren azterketa gainditu eta bat berak ere ez du 4 puntu baino gehiago lortu. Josep Antoni Duran i Lleida Kongresuko CiUko bozeramaileak notarik onena lortu duen politikaria da, 3,72 puntu, alegia.
3,48 puntu eman dizkiote Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteari eta zerrendaren hirugarren postura jaitsi da. Bigarren lekua, Rosa Diez (3,69 puntu) UpyDko buruari dagokio eta laugarrena, bere nota hobetu duen Mariano Rajoy PPko presidenteari (3,14).
Rubalcaba, ministro onena
Zapateroren Gobernuko ministroek, halaber, ez dute bost puntuko nota gainditu.
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak 4,47 (4,67 apirilean) puntu lortu ditu eta lehen postuari eusten dio. Zerrendaren bigarren lekuan, 2,3 hamarren galdu dituen Carme Chacon Defentsa arduraduna (4,23) dago.
Angel Gabilondo Hezkuntza ministroak hirugarren postua kendu dio Maria Teresa Fernandez De la Vega Gobernuko presidenteordeari. Hain zuzen, inkestatutakoek 4 puntu eman dizkiote Gabilondori eta De la Vegak 3,97 lortu ditu (4,22 apirilean).