Politika -

Donostiako Aste Nagusia

Abuztuaren 14rako manifestazioa deitu du herritar talde batek

Testu baten irakurketaren bidez manifestazioan parte hartzera deitu dute antolatzaileek, 'Euskal Herriaren eskubideen alde' lelopean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren talde batek manifestaldia deitu du abuztuaren 14rako Donostian, Aste Nagusiaren hasierarekin bat eginez. Egun horretan ezker abertzaleak protesta bat antolatu ohi du hirian, eta batzuetan debekatu egin du Herrizaingo Sailak.

Gipuzkoako hiriburuan egindako agerraldian komunikatu bat irakurri dute euskaraz eta gaztelaniaz Iñaki Erañak eta Iratxe Retolazak. Galderarik ez dute erantzun eta bildutakoak "Donostiako herritarrak" zirela azaldu dute kazetarien aurrean.

Testu baten irakurketaren bidez manifestazioan parte hartzera deitu dute antolatzaileek, ''Euskal Herriaren eskubideen alde'' lelopean. Manifestaldia 17:30ean hasiko da, Boulevardean.

"Euskal Herrian, eskubide zibil eta politikoen esparruan izandako atzerakada nabarmena", salatu dute manifestaldiaren antolatzaileek. "Itxaropen eta ilusio ziklo berri bat zabaltzen" ari dela ziurtatu dute, "irtenbide eta demokrazia fasea".

"Indar metaketan aurrerapausoak eman" direla erantsi dute, eta "indar politiko batzuk mesfidantzaren lubakia utzi dute eta lanaren bideari ekin diote".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea