Politika -

ETA-REN ARMAGABETZEA

Covitek bakearen bi artisau salatu ditu Auzitegi Nazionalaren aurrean

Biktimen elkarteak talde terroristarekin kolaboratzea eta armak gordetzea leporatzen die Txetx Etcheverry eta Mixel Berhokoirigoin bakearen artisauei.

Covite. Artxiboko argazkia: EiTB
Covite. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Txetx Etcheverry eta Mixel Berhokoirigoin "bakearen artisauak" salatu ditu Auzitegi Nazionalaren aurrean, talde terroristarekin kolaboratzea eta armak gordetzea leporatuta.

Ohar bidez jakinarazi duenez, Txetx Etcheverryk eta Mixel Berhokoirigoinek ETAren armagabetzean parte hartu zuten 2016ko abenduan Luhuson, hain zuzen ere, Luhuson (Lapurdi) atxilotutako bost lagunetako bi izan ziren.

Auzitegi Nazionalean aurkeztutako salaketan, bakearen artisauek ETArekin izandako posta trukea atxiki du Covitek, bi aldeen sinadurarekin.

Biktima Elkartearen esanetan, armen suntsitzeak argitu gabeko ETAren 300dik gora hilketa argitzeko frogak ezabatzea eta alteratzea eragingo luke.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea Bakea eta adiskidetzea Euskadin