Politika -

Lezo operazioa

Lintxamendu politiko baten biktima dela dio Estatuko Segurtasun idazkariak

Jose Antonio Nietok agerraldia egin du Kongresuan, Ignacio Gonzalezen anaiarekin egin zuen bilerari buruz azalpenak emateko.

Nieto, agerraldia hasi baino minutu batzuk lehenago. EFE
Jose Antonio Nieto. EFE
Oposizioak ez ditu sinistu Estatuko Segurtasun idazkariaren azalpenak

1:47

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Nieto Estatuko Segurtasun idazkari eta Barne Ministerioko 'bigarrena' Pablo Gonzalezekin bildu zen, Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohiaren anaiarekin, Lezo operazioa egin aurretik. Gonzalez anaiak apirilaren 19an atxilotu zituzten operazio horren baitan, eta kartzelan daude, ustezko ustelkeria leporatuta.

Bilerak harrabotsa egin du, Gonzalez ikertzen ari zirela jakin berritan egin baitzen. Hala, "sortutako iskanbila" baretze aldera, agerraldia egin du gaur Nietok Diputatuen Kongresuan. Bertan esan duenez, "lintxamendu politiko baten biktima naiz", eta "ez dut ezer ezkutatzeko". Estatuko Segurtasun idazkariak berak eta PSOEk eskatuta egin du agerraldia.

Nietoren hitzetan, Gonzalezek eta berak "merkatuaren segurtasunaren inguruan" bakarrik hitz egin zuten batzarrean, ez Lezo operazioaz.

Estatuko Segurtasun idazkariaren arabera, bere bulegoan bildu zen Gonzalezekin, bilerak 15 minutu iraun zuen, eta agenda barruan zegoen. "Estatu Idazkaritzako langile guztien bistan egin genuen, ezkutatu gabe", erantsi du.

Hori horrela, jasaten ari den "lintxamendua" deitoratu du. Bileraren albistea atera zenetik astebete igaro da, baina oraindik ez omen du argi zer leporatzen dioten. "Agenda txarto antolatu al nuen? Enpresa publiko baten zuzendaria hartzea txarto al dago? Bildu baino lehen, Poliziari eskatu behar al nizkion datuak?", galdetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak