Politika -

Estatuko Aurrekontuak

'Espainiaren alde' Aurrekontuak negoziatzeko eskatu die Marotok alderdiei

PPko Politika Sozial eta Sektorialeko ordezkariordearen iritzian, "negoziatzeko beti prest dago PP, baina alderdi guztiak ez dira Espainiak eskatzen duen bezala jokatzen ari".

PPko Politika Sozial eta Sektorialeko ordezkariorde Javier Maroto. Foto: EFE
PPko Politika Sozial eta Sektorialeko ordezkariorde Javier Maroto. Foto: EFE
PPko Politika Sozial eta Sektorialeko ordezkariorde Javier Maroto. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Espainiaren alde, erantzukizunez aritzeko" eskatu die Javier Maroto PPko Politika Sozial eta Sektorialeko ordezkariordeak gainerako alderdi politikoei, Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu ahal izateko.

Euskadiko PPko afiliatuekin Barakaldon egindako ekitaldi batean izan da Maroto, Euskadiko PPko idazkari nagusi Amaya Fernandezekin. Marotok azpimarratu duenez, "negoziatzeko beti prest dago Alderdi Popularra, baina guztiak ez dira Espainiak eskatzen duen bezala jokatzen ari".

Marotok adierazi duenez, lehen oposizioan líder bakarra zegoen, eta orain "haien artean lehiatzen diren hainbat daude, Gobernuari eta aurkariari kalte egiten saiatzen". Horren adibide gisa Podemosek Gobernuaren aurka jarritako zentsura mozioa aipatu du, eta horrek, Marotoren hitzetan, "PSOE are gehiago ahultzea du helburu".

"Hori zarata baino ez da, eta zaratak ez ditu legeak eta proposamenak aurrera ateratzen", gaineratu du. "Oposizioko benetako buruzagi baliagarriak dira desberdin pentsatzen dutenak eta, Gobernuaren alternatiba bezala, euren proposamenak aurkezten dituztenak, eta euren jarrerak aldatzen dituztenak Gobernuarekin akordioren bat hitzartu ahal izateko", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea