Politika -

Atxiloketak

Aitziber Ezkerra aske geratu da bermea ordaindu ostean

Atxilotuaren senideek 30.000 euroko bermea ordaindu zuten eta ETAko ustezko kolaboratzaileak Soto del Realeko kartzela utzi zuen larunbateko 21:00etan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitziber Ezkerra Ertzaintzak aurreko asteartean atxilotuetako bat aske geratu da Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak jarritako 30.000 euroko bermea ordaindu eta gero.

Atxilotuaren senideek bermea ordaindu zuten eta, horrela, Ezkerrak Soto del Realeko espetxea atzo, larunbata, 21:00ak aldera utzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea