Politika -

Hamargarren urteurrena

Omenaldia egin diote Francisco Casanovari Berriozarren

ETAk orain hamar urte tiroz hil zuen. Casanova Ejerzitoko sub-tenientea zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Casanova Ejerzitoko sub-tenientearen omenez ekitaldi berezia egin dute gaur Berriozarren (Nafarroa). ETAk orain hamar urte hil zuen Casanova, tiroz, bere etxeko garajean.

Arratsaldeko 19:00etan meza egin dute San Estebaneko elizan, eta ondoren, 20:00etan, lore eskaintza ''Puerta de la libertad'' escultura aurrean. Amaitzean, ''Francisco Casanova'' Jota Jaialdiaren 9. edizioari ekin diote.

Vecinos por la Paz Berriozarreko taldeak deitu ditu ekitaldiak.

Francisco Casanova jaiotzez Castejongoa zen. ETAk tiroz hil zuen, ibilgailua garajera sartzen ari zenean. Casanova ezkonduta zegoen, eta bi seme-alaba zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea