Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EA alderdi demokratikoa denez, ikertuko ez dutela esan du Cabiecesek
ETA gaitzetsi arte, Batasuna hauteskundeetara ezingo dela aurkeztu nabarmendu du Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak.
Erredakzioa
"Alderdi guztiz demokratikoa delako, inork EA ikertuko ez" duela adierazi du Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak. Halaber, ETA gaitzetsi bitartean, hauteskundeetara ezingo dela aurkeztu gogorarazi dio Batasunari.
Radio Euskadin emandako elkarrizketan, Cabiecesek esan du EAk ilegalizatutako alderdiaren ondorengoak euren zerrendetan sartzen baldin baditu, epaileek "legea errespetatuz" jokatu beharko dutela.
Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkaria Lehn (India) dauden euskal mendizaleei buruz ere aritu da eta horietako batzuk laguntzeko bertan geratu izana, txalotu du.