Politika -
Erabakia
Mikel Ibañez Martutenen espetxeratu dute berriro, ANren aginduz
27 urteko kartzela zigorra betetzen ari da Ibáñez, 1988. urtean Patxi Zabaleta enpresaria hiltzeagatik. Azken bi urteak etxean bete ditu, minbiziak jota dagoelako.
Erredakzioa
Mikel Ibáñez presoa Martutenen (Donostia) espetxeratu dute berriro, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Ibáñez minbiziak jota dago, eta azken bi urteak etxean bete ditu, espetxealdia arindu ziotelako.
27 urteko kartzela zigorra betetzen ari da Ibáñez, 1988. urtean Patxi Zabaleta enpresaria hiltzeagatik.
Gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar batean jakinarazi duenez, Mikel Ibañezek zenbait orduz kalera eskatzeko baimena eskatu zuen, bere osasun egoerarako egokia zelako, eta medikuak gomendatu ziotelako.
Eskaeraren aurrean, Auzitegi Nazionalak uko egin dio etxetik ateratzea, eta berriro espetxeratzeko agindu du, espetxean "oinez ibiltzeko aukera izango duelako".