Politika -

Parlamentua

Nafarroako polizien legea udaren ostean aurkeztuko dute

Gobernuko alderdiek neurria defendatu dute, sindikatuen eta bestelakoen ekarpenak jasotzeko astia izango dutelako.

Nafarroako Parlamentua. Foto: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Foto: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Foto: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak ekainaren 30era arte luzatu du Polizien Legeari zuzenketak jartzeko epea, beraz, Gobernuaren proiektua ez dute aurkeztuko uda igaro arte, eta hori legea baztertzearen parekoa dela salatu du UPNk.

Oposizioak kritikatu egin du erabakia, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak hartu dutena, UPNren PSNren eta PPNren iritziaren aurka.

Parlamentuaren jarduna ekainaren 30ean amaitzen da udako oporren aurretik, eta zuzenketak aurkezteko epea ordura arte luzatuta, Gobernuaren proiektua ez da aurkeztuko uda igaro arte, orduan hasiko baita Parlamentuaren jarduna berriro. Maria Chivite PSNren ordezkariak azpimarratu du ez dela borondaterik izan osoko zuzenketak eta partzialak bereizteko.

Kritika horien aurrean, Carlos Couso Podemosen parlamentarioak esan du epea luzatuta Gobernuak eta sindikatuek langileen eskubideen gaia landu ahal izango dutela, eta horrek sindikatuen kontrako jarrera arinduko duela.

Adolfo Araiz EH Bilduren bozeramaileak ere positibo jo du epea luzatzea, horrela ekarpenak jaso ahal izango dituztelako Nafarroak behar duen polizia ereduaren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentua