Politika -
Espainiako Estatuko balantzea
2016an 1.116 ustelkeria kasu eta 2.126 atxilotu eta ikertu izan ziren
2010eko kopurua halako lau da hori, baina 2015ekoa baino zertxobait baxuagoa.
agentziak | erredakzioa
2016a 1.116 ustelkeria kasurekin amaitu zen, eta 2.126 pertsona atxilotu eta ikertu zituzten Espainiako Estatuan, Jose Antonio Nieto Estatuko Segurtasun idazkariak Kongresuko batzorde batean jakitera eman duenez.
Azaldu duenez, kopurua 2010ekoa halako lau da, orduan 444 kasu eta 583 pertsona atxilotu edo ikertu baitzituzten.
Dena dela, 2016ko datuak aurreko urtekoaren ia parekoak, eta zertxobait baxuagoak, dira, orduan 1.182 kasu eta 2.448 atxilotu edo ikertu izan baitziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea