Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gobernua eta ezker abertzalea eztabaidatzen ari dira, Belokiren ustez

Bestalde, alderdi sozialista eta alderdi jeltzalearen arteko Estatuaren Aurrekontuen inguruko negoziazioa etenda dagoela esan diputatu jeltzaleak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

&' || 'nbsp;Jose Ramon Beloki diputatu jeltzaleak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, ez du inolako zalantzarik gobernua eta ezker abertzalearen artean elkarrizketak egiten ari direla. Diputatuaren hitzetan, "betidanik izan da horrela". "Ikusten ari garen ekintza zehatz batzuen ondoren, agerikoa da elkarrizketak izaten ari direla". Jeltzalearen ustez, elkarrizketak "onak" izateaz gain, "beharrezkoak" ere dira.

Gai honi buruz, Manuel Chaves Espainiako Gobernuko presidenteordeak adierazpenak egin ditu gaur. Bere hitzetan, Zapateroren Gobernuak ez du "inolako negoziaziorik mantentzen" ETArekin. Beraz, ustezko elkarrizketei buruz, "ez dago ezer esaterik".

"Ez dago ETArekin negoziaziorik", azpimarratu du.

Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Bestalde, alderdi sozialista eta alderdi jeltzalearen arteko Estatuaren Aurrekontuen inguruko negoziazioa etenda dagoela esan diputatu jeltzaleak.

Momentuz EAJ itxaroten dagoela esan du diputatuak, baina jeltzaleek ez dutela laguntza musutruk emango adierazi du. Belokik ez du uste, negoziaketa horiek Patxi Lopezen filtroa pasa behar dutenik.

Bere alderdiak ez dituela Jose Luis Rodriguez Zapateroren arazoak konponduko jakinarazi du Belokik. "Euren arazoak zein gureak konpontzeko laguntza ematea beste gauza bat da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea