Politika -
Britainia Handian
Garikoitz Ibarluzea estraditatzeko eskariari ezetz esan dio Londresek
Fiskaltza britaniarrak baldintzak izango dituen fidantzapeko askatasuna apelatuko duela esan du.
Erredakzioa
Euroaginduari ezezkoa erantzuteaz gain Garikoitz baldintzapean aske uzteko agindu du Britainia Handiko epaileak, fiskaltzak helegitea aurkezteko asmoa agertu baitu. Astelehenerako 15.000 libratako bermea aurkeztu beharko du familiak.Hala ere, fiskaltzak baldintzapeko askatasunaren erabakiari ere helegitea aurkeztu dio, eta Westministerreko epaitegian erabakiko da auzia. Beraz, astelehenean jakingo da Garikoitz baldintzapean aske gelditzen den edo ez.
Epaiketan zehar, epaileak bere ardura azaldu zuen Garikoitzek espetxean daraman denboragatik, Martxoaren 14an atxilotu baitzuten.
Gogoratu behar da Uztailaren 20an izan zuela bere aurkako euroaginduen epaiketa. Orduan defentsak Garikoitzen askatasuna eskatu zuen, kasuan dauden irregulartasunak direla eta. Izan ere, hiru euroagindu ezberdin daude Garikoitzen aurka, hiruak ezberdin formulatuak.