Politika -

Madrilen

Sanchez, Diaz eta Lopez, PSOE zuzentzeko aurrez aurre

Pedro Sanchez, Patxi Lopez eta Susana Diaz aurrez aurre izango dira gaur, gai polemiko ugari hizpide; Rajoyren hautagaitzaren aurrean abstenitu izana eta Podemosekiko harremanak, besteak beste.

Pedro Sanchez, Patxi Lopez eta Susana Diaz hautagaiak. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, Patxi Lopez eta Susana Diaz hautagaiak. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, Patxi Lopez eta Susana Diaz hautagaiak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren Idazkaritza Nagusirako hiru hautagaiek, Susana Diazek, Pedro Sanchezek eta Patxi Lopezek, euren arteko eztabaida egingo dute astelehen honetan PSOEren egoitza nagusian, Madrilgo Ferraz kalekoan alegia, maiatzaren 21ean izango diren primarioetara begira.

Dimititu zuenetik, lehen aldiz bilduko da Sanchez Susana Diazekin. Horiekin batera, Patxi Lopez izango da. Lortutako berme kopuruari erreparatuta, Lopezek irabazteko aukera gutxi ditu, gehienen ustez.

Eztabaida Ferrazen

Carmen Riego kazetariak gidatuko du debatea, eta, esan bezala, PSOEren egoitzan egingo dute. 12:15ean hasiko da, eta hautagai bakoitzak minutu bateko aurkezpena egiteko aukera izango du. Geroago, hiru bloke izango dira, 27 minutukoa bakoitza: politika alorreko gaiak, ekonomia eta gizarte alorrekoak eta, atsedenaren ostean, alderdiaren -eredua.

Azkenik, 'urrezko minutua' izango du hautagai bakoitzak bere aldeko botoa eskatzeko: lehenengo, Diazek; gero, Lopezek; eta Sanchezek itxiko du debatea. Hainbat gai polemiko mintzagai izatea espero da, Rajoyren hautagaitzaren aurrean abstenitu izana, lurralde-politika mailakoak eta Podemosekiko harremanak, besteak beste.

Borroka horren behin betiko emaitza maiatzaren 21ean ezagutuko dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PSOE Patxi Lopez Alderdi politikoak Pedro Sánchez argazkiak Albisteak